Miguel Angel Paez garapen ekonomikoko webinar batean izan da
EUDELek gonbidatu du Bidasoa bizirik, eta webinarraren bidez eskualdeko garapen ekonomikoari balioa eman nahi izan diote.
Irun eta Hondarribiko udalek EUDELek antolatutako webinar batean hartu dute parte, Bidasoa Eskualdeko Garapen Ekonomikoari eta egindako ekintzei balioa emateko.
Webinar horretan, Miguel Angel Paez Bidasoa bizirikeko presidenteak hartu du parte Euskadiren arrakasta kasu gisa Bilbao Ekintza eta Oarsoaldeko ordezkariekin batera. Bertan, Irungo eta Hondarribiko Garapen Ekonomikorako Eskualdean gauzatzen ari diren proiektu eta ekintzak azaldu ditu.
Paezen arabera beka programaren eta Bic Gipuzkoarekin batera duten proiektuaren bidez, proiektu berritzaileak eta izaera teknologikoak Irunen eta Hondarribian sustraitzea ari dira lortzen. Bere hitzetan, programa eskualde honetan garatzeak, murriztu egiten du enpresa sortu edo garatzeko beste hiri batzuetara ihes egiteko arriskua.
Bestalde, Paezek Via Irun nabarmendu nahi izan du: “Proiektu horri esker, hiriak erabiltzen ez dituen lurrak bizitzeko, paseatzeko eta lan egiteko leku bihurtuko dira”.
Webinarrak hainbat gai landu zituen, hala nola lehiakortasunak eta lurralde erakargarritasunak herri mailan duen garrantzia eta “estrategia arrakastatsu” baten elementuak.