Artia auzoak 169 aparkaleku berri izango ditu, besteak beste
Obrak datozen hilabeteotan has daitezkeela aurreratu dute, eta horretarako 7 milioi euroko aurrekontua izango dute.
Cristina Laborda alkateak Belartzako obraren aurrerapenen berri eman du, eta esan duenez obrak hurrengo hilabeteotan has daitezke.
Obra honek 7 milioi euro inguruko aurrekontua du, eta helburua da Artia auzorako aparkaleku berriak eskaintzea eta auzoaz gozatzeko topagune gehiago ere sortzea. Artia auzoak 169 aparkaleku, egonlekuak, haur parke bat, parke bio osasungarri bat eta erabilera anitzeko kirol gune bat izango ditu; Labordaren arabera, jarduera honek arnasa emango dio auzoari.
Hiru solairuko parking bat izango da: lurpean bi solairu egongo dira, eta hirugarrena Belartzako hegaleko desnibelean egongo da.
Hauek dira udalak helarazi dituen plano grafiko batzuk: