Mugikortasun Mahaia asteartean elkartuko da
Hitzordua Itsas Etxea Auditoriumean izango da, 18:30ean. Saio horretan Portua auzoaren etorkizuneko ikuspegia landuko dute, baita Hondarribiko auzo guztiekin duten lotura ere.
Hondarribiko Udaleko Mugikortasun Mahaia asteartean (hilak 19) elkartuko da Itsas Etxea Auditoriumean, 18:30ean. Saio horretan Portua auzoaren etorkizuneko ikuspegia landuko dute, baita Hondarribiko auzo guztiekin duten lotura ere. Mugikortasun Mahaiaren azken bilera iazko abenduaren 19an izan zen.