Gozamena izan da. Eskerrik asko, Korrika!
HITZAk, hedabidearen harpidedunen eskutik eraman du gaur 23. Korrikaren lekukoa Hondarribian.
OARSO BIDASOKO HITZA, bere harpidedunen bitartez, 23. Korrikaren zati izan da. Oarsoaldeko eta Bidasoko euskarazko hedabideari zegokion lekukoa, 24. kilometrokoa (Hondarribian) Ane Beltran Errandoneak eta Ibai Bautista Pikabeak eraman dute, haiekin Egoitz Nogueira Pikabea zela laguntzaile bezala. HITZAren ordezkari, bere aldetik, Ane Mendizabal Sarriegi kazetaria izan da.
Harpidedun horiek, lekukoa eramateko deialdian izena eman, eta zozketa bidez egokitu zaielako harro garraiatu dute egur zatia. Esanahiz betetako altxorra. Hasieran urduri, baina gero emozioz, zegozkien metroak irribarretsu eta alai egin dituzte, aldarri artean gainera: Ipar Euskal Herrian brebeta eta baxoa azterketak euskaraz izan daitezela zabaldu dute lau haizetara.
Gozamena izan da, Korrika. Gozamena, aldi berean, HITZAren harpidedunekin konpartitzea gaurkoa bezalako une hunkigarri hori. Eskerrik asko Korrika. Eskerrik asko Ane, Ibai eta Egoitz.