Korrika, euskaltzalez gainezka Hondarribian
Asko eta asko izan dira Hondarribian gaur arratsaldean Korrikarekin bat egin dutenak. Gainezka egin dute errepideek eta kaleek euskaltzaleekin.
23. Korrika hasi berritan, Hondarribia izan da AEKren sostengurako eta euskararen zabalkunderako martxa erraldoia jaso duen bigarren herria. Irunen 16:00etan hasi da, eta 16:30ak inguruan iritsi da hiri harresitura. Bertan jaso duen harrera izugarri handia izan da. Sekulakoa. Joan-etorria egin du Korrikak, Irundik iritsi delako, eta harantz joan delako berriz ere.
Eguerdian gazteak arduratu dira Hondarribian Korrikaren giroa ezartzeaz. Baita lortu ere. Izan ere, arratsalderako jada tenperaturaz gora zen herria, bor-bor utzi dutelako.
Jarraian, 23. Korrikaren iritsiera eta irteera bideoak, Hondarribitik. Bihar (ostirala) HITZAk lekukoak eraman dituzten guztien argazkiak jarriko ditu webgune honetan.