Denontzat oztopo-lasterketa, Espainiako eta Munduko Txapelketetara begirakoa
Apirilaren 7an izango da Kolon pasealekuan oztopo lasterketa. Aurretik, baina, martxoaren 24an familientzako oztopo lasterketa egingo da.
Udaberrian ere kirol programa bizi bizirik izango dela iragarri du gaur Borja Olazabal Kirol ordezkariak. Apirilaren 7an, Denontzat Race 2024 oztopo lehiaketa egingo da; martxoaren 24an, berriz, Igande Sasoi ekitaldiaren barruan oztopo batzuk instalatuko dituzte Kolon pasealekuaren erdialdean, Danontzat Racen aurrekari gisa.
Olazabalen esaneta, “oztopo lasterketek nork bere burua gainditzea sustatzen” dute, baina baita “adiskidetasuna eta kiroltasuna” ere. Bi probak familientzako nahiz oztopo lehiaketen parte hartzaileentzako hitzordu garrantzitsu zein dibertigarriak izango direla aurreratu du.
Danontzat Race Europako eta Munduko Txapelketarako sailkatzeko proba bat ere izango da. Irunen goi mailako kirol ekitaldiak izatearen aldeko apustua dela nabarmendu du udal ordezkariak. “Irungo herritarrek galdu ezinezko proba ikusgarria izango da”.
Igande Sasoi
Martxoan 24an, Igande Sasoi programaren barruan, Denontzat gimnasioak oztopo batzuk instalatuko ditu Zabaltza plazan 11:00etatik 13:00etara. Helburua, oztopo lasterketa modu ludikoan imitatzea izango da, eta adin guztietako pertsonek ahalko dute parte hartu. Horrez gainera, eskola kiroleko ikasleek ere oztopo lasterketak egingo dituzte.
Denontzat Race
Apirilaren 7an, Denontzat Race 2024 oztopo lasterketa egingo da eta antolatze lanetan Denontzat gimnasioa eta Irungo Udala aritu dira. Lasterketak adin guztietako kirolariei “hainbat balio lantzeko aukera” eskaintzen du, hala nola, borondatea, ahalegina, lana eta ilusioa, eta nabarmendu egiten dira inklusibitatea, berdintasuna eta osasuna.
Irteera eta helmuga San Juan plaza izango da, eta 10:00etan hasiko da ekitaldia eta 15:00etan bukatu. Guztira lau txanda dira, denbora izatekotan, haurrentzako txanda bat ere antolatuko dutela aurreratu dute, eta 13:30ean izango litzateke. Ordutegia honako hau izango da:
- 10:00etan: Txanda herrikoiaren irteera.
- 11:00etan: Elitezko gizonezko lehiakideen txandaren irteera.
- 11:10ean: Elitezko emakumezko lehiakideen eta adin taldeen irteera.
- 11:20ean: Elitezko gizonezko lehiakideen adin taldeen txandaren irteera.
Hiru ibilbide izango dira, mailaren arabera banatuta: bide urdina, 3 km, txikientzat; bide laranja, urdinarekin batera txanda herrikoirako eta adin taldeentzat; eta azkenik, 12km-ko bide bat, hirurak elkartuta, txanda lehiakorrentzat.
Hiru ibilbideetan, parte hartzaileek askotariko oztopoak gainditu beharko dituzte, hala nola, hondar zakuak, labirintoak, soka bertikalak, hormak, rokodromoak eta oreka mantentzeko erronkak. Txanda lehiakorrerako, berriz, 50 oztopo instalatuko dituzte.
Proba hau OCR serieen parte izango da, hau da, Espainiako mailako liga gorenaren parte. Zortzi zirkuitu dira serie horren parte, eta Irungoak berriki bete ditu Ocra Espainiak ezarritako baldintza guztiak.
Lasterketa honek Espainiako kirolari finenak erakartzen dituela azaldu dute antolatzaileek, Europako txapelketetan sailkatzeko aukera eskaintzen baitu. Gainera, Costa Rican egingo de Munduko txapelketan sailkatzeko ere balioko du Irungo lasterketak. Bide horretan, 2025ean Espainiako Txapelketaren egoitza izatea nahi dute Irun eta horretarako ahalik eta ekitaldirik onena antolatu behar dutela azaldu dute, “arrastoa uzteko eta etorkizuneko edizioetan gehiago hazteko”.