Badator Per Tutti musika astea
Heldu eta gazteentzako doako musika tailerrak eskainiko dituzte Udal Kontserbatorio eta Musika eskolan datorren hilaren 18tik 23ra.
Irun Udal Kontserbatorio, Musika eta Dantza Eskola aste betez murgiltzear da Per Tutti musika astearen II. edizioan. Izan ere, datorren hilaren 18tik 23ra izango da, eta zikloaren aurkezpena egiteko agerraldia egin dute gaur Nuria Alzaga Hezkuntza zinegotziak eta Amaya Lizeaga Irungo Udal Kontserbatorioko eta Musika eta Dantza eskolako zuzendaria.
Heldu eta gazteei begirako musika zikloa da datorrena eta doako musika proposamenak dira guztiak, hala nola, perkusio tailer bat, trikitia eta panderoa jotzen ikasteko eskolak edota helduen entzunaldi bat. “Zalantzarik gabe soinu hoberena duen plana Irunen dago” adierazi du Alzagak.