Trinketeko Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketa jokatu da Irunen
Ramuntxo Trinkete Kluba izan da garaile norgehiagoka guztietan.
Trinketeko Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketa burutu da asteburuan Irunen. Gizonezkoak aritu dira lehian, paleta argentinarrean, hain zuzen ere. Emaitzak, honako hauek dira:
Nagusiak, 2. maila:
- Ramuntxo 1 (Dani Loza-Asier Santesteban) 30 – 18 Ramuntxo 2 (Jesus Mari Portilla-Nestor Vila)
Nagusiak, 1. maila:
- Ramuntxo 1 (Ander Monserrat-Gorka Pablos) 30 – 22 Kurpil Kirolak 2 (Miguel Almandoz-Unai Sagarzazu).