Foro Irunen bertso saioa "arrakastatsua" izan da
Euskal Jira antolatzeko dirua lortzeko saioa egin zuten larunbatean Nabartenea elkartean. 750 euro bildu zituzten.
Euskal Jirarako dirua biltzeko bertso saioa egin zuten pasa den larunbatean Nabartenea elkartean. Guztira, 750 euro bildu zituzten eta argitu dutenez momentuan bertan eman zitzaizkion Irungo Euskal Jirako lehendakariari. Antolatzaileen arabera, “arrakastatsua” izan zen bertso afaria eta diru bilketa.
Foro Irun XXI izan da bultzatzailea eta bertsotan Sebastian Lizaso eta Nerea Elustondo aritu ziren. Bertsolariak, eguneroko bizitzaz eta Irungo Euskal Jiraren egoeraz aritu ziren, eta mahaikide batzuen presentzia probestu zuten umorea eta ironia erabiltzeko.
Azkenik, eskerrak eman dizkiete bertaratu diren eta lagundu duten guztiei. Era berean, eskerrik beroenak eman dizkiete ere hedabideei ekitaldiaren berri emateagatik.