Bixi ibili ziren Bixi-Bixi Pala Txapelketa Azkarreko palistak
Emeki elkarteak Hondarribiko Udalaren laguntzarekin antolatzen duen Emakumeen astearen baitan antolatu zen, eta kasu honetan, Hondarribiko Pilota eskolaren laguntza izan zuten ere.
Joan den larunbatean egin zuten Bixi-Bixi Pala Txapelketa Azkarra. Emeki elkarteak Hondarribiko Udalaren laguntzarekin antolatzen duen ‘Emakumeen astearen’ baitan antolatu zen, eta kasu honetan, Hondarribiko Pilota eskolaren laguntza izan zuten ere. Egunean bertan Emekiko bazkide batzuen lan bolondresari esker gauzatu zen txapelketa.
Jostaldi pilotalekuan giro aparta sortu zen Emakumeen Egunaren biharamunean. Orotara 6 partida eta finala jokatu zituzten. Bixi ibili ziren palista guztiak eta partida bikainak jokatu zituzten. Lehia guztien ondoren, Maite Mariezkurrena Miranda eta Zuraide Telletxea Zubeldia (talde gorria) eta Itsaso Iguiñiz Barrio eta Izaskun Amunarriz Izagirre (talde urdina) izan ziren finala jokatu zutenak eta garaipena Mariezkurrenak eta Telletxeak osatutako taldearen esku geratu zen. Eguneko argazkiekin bideotxo bat prestatu du Emeki elkarteak. Egin klik ikusteko.
Ekitaldiaren amaieran parte hartzaile guztiei detaile bana banatu zieten. Horiek banatzen izan ziren Igor Enparan alkatea, Lupe Queiruga Kirol zinegotzia eta Tamara Sastre Emaki elkarteko lehendakaria.