Urrezko domina BATeko Carla Arwen Martinezentzat Espainiako Txapelketan
Espainiako 20 urtez azpikoen Txapelketa jokatu da asteburuan Salamancan. BATek, urrezko beta brontzezko domina bana, eta bosgarren postuko bi emaitza lortu ditu.
Salamancara joan dira asteburuan 20 urtez azpizkoen Espainiako Txapelketan lehiatzeko BAT-ko bederatzi atleta, eta horiek guztiak sailkatu egin ziren. “Sailkatzea lortzea izugarrizko lorpena bada, haien emaitzek borobildu egin dute txapelketa”. Gainera, bederatzigarren sailkatu zen BAT taldeko sailkapenean.
Carla Arwen Martinez Espainiako txapeldun izendatu zuten 60 metrotako lasterketan. Pista estalian ibilbide hasi zenetik liderra izan da Martinez 20 urtez azpikoen kategorian. “Probaren faboritoa izatearen rola, batzuetan, zaila izan daiteke kudeatzeko. Hala ere, Carlak eta bere inguruan perfekzioz kudeatzen dakitela erakutsi dute”.
Kanporatzeetan 7,46 segundoko marka egin zuen eta berriro izan zen irabazle finalaurrekoetan 7,38 segundorekin. Soilik 0,01 segundora geratu zen bere marka pertsonala hobetzeko. Finalean ere fin aritu zen Martinez eta meta 7,37 segundorekin igaro zuen. Hala, txapelketaren errekor berria ezarri zuen, urrezko domina jantzi eta Espainiako titulua jaso.
Laia Olaskoagak bigarren domina lortu du Espainiako Txapelketan 20 urtez azpikoan. 200 metroan ibili zen eta kanporaketak 24,83 segundorekin. Finalaurrekoetan emaitza ia berdina egin zuten 24,86 segundorekin.
Finalean bi lasterketetan egin behar izan zuen korri Olaskoagak. Bere marka hoberena egin zuen B finalean 24,78 segundorekin. Denbora horri esker, brontzezko domina irabazi zuen.
Joaquin Alonso bosgarren sailkatu zen 60 metro hesietan eta bere marka pertsonala hobetu zuen. Horrez gain, 200 metrotan aritu zen eta 22,69 segundo behar izan zituen. Dena den, 60 metrotan egin zuen distira 8,04 segundorekin. Finalaurrekoetan ere aritu zen eta hirugarren sailkatu zen arestian lortutako emaitza berberarekin. Baina, hesietan nabarmendu zen Alonso 7,97 segundorekin eta bosgarren postua bereganatu zuen.
Aritz Zuazok ere bere marka pertsonala hobetu zuen. Altuera jauzian aritu zen eta 1,97 metroko saltoa egin zuen. Bi saiakera egin zituen 2 metrotako jauzian eta 2,02 metroko jauzia egitea lortu zuen. Bosgarren sailkatu zen pista estaliko kategorietan.
Ander Aramendi BATera ailegatu berri da eta 3000 metro lisoetan egin zuen lasterka. Zuzenean finalerako sailkatuta, 8:55,84 minutuko emaitza izan zen berea 11. sailkatuta. Oso gertu egon zen lehen hamar sailkatuen artean egoteko.
Luken Aizpurua saiakera on askoren ondoren, balekoa izan zen jauzia egin zuen 6,15 metrorekin. Hamahirugarren sailkatu zen. Bestalde, Eider Alzaga 60 metro hesietan lehiatu zen. Hesi bat ukitu bazuen ere, aurrera segitu eta 9,39 segundoko denbora egin zuen.
Martina Villarrek, berriz, bere marka pertsonala hobetu zuen 200 metrotan. Lehenik, baina, 60 metrotan aritu zen eta 7,99 segundoko denbora izan zen berea, zazpigarren sailkatuz. Gero, 200 metrotan aritu zen eta meta zeharkatu zuen 25,43 segundorekin. Bere marka pertsonal hoberena erdietsi zuen eta finalaurrekoetatik gertu izan zen.
Azkenik, Beñat Mikelarenak txapelketa gazi gozoa bizitu zuen. Bigarren sailkatu zen 200 metrotan, baina kanporaketetan lehena zihoala, abiadura bizkortzeari utzi behar izan zion gihar arazoengatik. Hargatik, ezin izan zuen txapelketan aurrera egin.