Urteko lehen Merka2dasoa, Hondarribian
Goizeko 10:30etan zabalduko dute merkatua eta 14:30ak arte egongo da erosketak egiteko aukera. Lehen aldiz Arma Plazan izango da San Pedro Kalean beharrean.
2024ko lehenengo Merka2dasoa bigarren eskuko objektuen merkatua Hondarribian izango da, bihar. Goizeko 10:30etan zabalduko dute merkatua eta 14:30ak arte egongo da erosketak egiteko aukera. Aurten, gainera, berritasun batekin dator. Ohi bezala San Pedro kalean izan beharrean Arma Plazan egingo dute.
Merkatuaren helburua erabiltzen ez diren gauzei bigarren bizitza bat ahalbidetzea da. Haatik, mota askotako objektuak egongo dira salgai. Leire Zubiturrek, Txingudiko Zerbitzuak-eko presidenteak herritar orori bertaratzeko gonbita egin die, “igande ezeberdin bat pasatzeko plan ezin hobea da”. Gainera, txikienei gauzak bizitza berri bat izan dezaketela erakusteko aukera “ezin hobea” dela esan du, “ingurugiroa babesten duen ekintza bat erakutsiz, berrerabilpena”.