Emakumeen Eguneko adierazpen instituzionala plazaratu du udalak
Adierazpena Udal Gobernu Taldea osatzen duten Abotsanitzek eta EH Bilduk sinatu dute; izan ere, EAJk eta PSE-EEk EUDEL-ek egindako adierazpen instituzionalarekin soilik egin dute bat.
Emakumeen Egunean Hondarribiko Udalak adierazpen instituzionala plazaratu du. Adierazpena Udal Gobernu Taldea osatzen duten Abotsanitzek eta EH Bilduk sinatu dute; izan ere, EAJk eta PSE-EEk EUDEL-ek egindako adierazpen instituzionalarekin soilik bat egin dute bat.
Emakumeen ahalduntze prozesuak genealogia feminista ulertzea eskatzen duela adierazi du gobernu taldeak, “tradizio teoriko, politiko eta filosofiko feminista baten oinordekotzat hartzeko”. Prozesu horrek, besteak beste, proposamen feministen garapen historikoa aitortzea eta emakumeen historia eta haien ekarpenak berreraikitzea dakar.
Hala ere, orain artean, sistema patriarkalak emakumeen ekoizpen teoriko eta aktibismo politiko eta sozialak “ikusezin” bihurtu dituela gogorarazi dute, “emakumeek gizarteari egindako ekarpen eta ebidentziak isilaraziz eta ezabatuz”. Haatik, aurrekarien ezagutza eta aintzatespena oso mugatuta daude egun.
Udalek, “herritarrengandik hurbilen dauden erakundeak diren aldetik”, aukera eta erantzukizuna dutela adierazi dute, “historia hori tokiko eremuan berreskuratzeko eta emakumeek eta borroka feministek udalerrien bizitzari eman dioten balioa aitortzeko”. Haatik, gobernu taldeak hurrengo konpromisoak hartu ditu:
- Emakumeen memoria historikoa aitortu eta berreskuratuko duten proiektuak garatzea, genealogia sortzeko, hurbileko erreferenteetatik hasi eta tokiko bizitzan eragina izan duten talde feministetaraino. Eudeli eskaera egiten diogu udalek egiten dituzten lan guztiak bildu eta eskura jartzea bere web gunean.
- Une historiko bakoitzean, tradizio eta ingurune kultural guztietan, sistemarekiko erresistentzia eta erantzuna artikulatu duten mugimendu feministak aintzatesten laguntzea
- Ezagutzak eta esperientziak trukatzeko belaunaldien arteko topaketa- eta elkarrizketa-guneak babestea, ahalduntze feministarako eta adin eta baldintza desberdinetako emakumeen aliantzarako gune gisa
- Adineko emakumeen, emakume etorkinen, paperik gabekoen ikusgaitasuna sustatzea eta edadismoari aurre egitea, gizartean emakumeen zahartzaroari buruz nagusi den irudia eraldatuz, adinean eta estereotipoetan oinarrituta.
- Adineko emakumeek esparru publikoan dituzten esperientzietan eta harreman- eta partaidetza-moduetan arreta berezia jarriko duten proiektuak bultzatzea, haien aniztasun osoan.
- Errenta baxuenak dituzten adineko emakumeei, bereziki alargunei, ahalduntze ekonomikoa bermatuko dieten diru-sarreren eta pentsioen eskaera babestea Eusko Jaurlaritzak konpentsazio funts bat sortu dezala eskatuz
- Adineko emakumeentzat, bereziki alargunentzat, dauden laguntza eta prestazio ekonomikoak ezagutaraztea.
- Udal-eskumeneko laguntza- eta zaintza-zerbitzu publikoak indartzea beren herrietan, adineko emakumeei autonomia eta aktibismoa mantentzea ahalbidetzeko.
- Adineko emakumeen aurkako indarkeria matxistaren eragina eta hura gauzatzeko moduak ikertzea eta horietan sakontzea, emakume horien errealitatera eta beharretara egokitutako erantzunak artikulatzeko.
- Berdintasun teknikaria kontratatu eta Berdintasun saila sortuko du. Horrekin Berdinsaren sartzeko eskaera egingo du. Berdinsarearen bidez, udalerriak emakumeen tokiko memoria berreskuratzeko abian jartzen ari diren ekimenak ezagutarazko eta ikusarazteko.
Adierazpena osorik irakurri.