Madrilen 2004ko martxoaren 11n hildakoak oroituko ditu udalak
Astelehenean egingo dute ekitaldia Iparralde hiribideko monolitoan, 12:00etan. Herritarrei zabalik da.

Irungo Udalak iragarri dute datorren hilaren 11n, 2004an Madrilen izandako atentatuetan hildakoak omenduko dituztela haien izan eta 2o urtera. Iparralde etorbideko monolitoan batuko dira eta elkarretaratze isila egingo dute.Ondoren, lore eskaintza egingo dute, “Irungo terrorismoaren biktima guztien oroimenez”. Ekitaldia 12:00etan hasiko da eta herritar guztiei irekita dago.