Marea biziengatik alerta dispositiboa jarri dute martxan
Hilaren 10etik 13 goizaldera bitarte egongo dira prebentzio neurriak aktibatuta, Gal Stadiumetik Behobiara bitarteko bidegorrian.
Hilaren 10etik 13ra, igandetik datorren astelehen goizera, marea biziak iragarri dituzte. Beraz, Bidasoa ibaiak gainezka egin dezake eta Udaltzaingoak jakinarazi du uholdeen aurrean duten protokoloa jarri dutela martxan datozen egunetarako.
Zehazki, Gal Stadiumetik gertu dauden bidegorrien zati batzuetan, Recondo fabrika zenaren inguruan eta Behobiako bidegorrian aktibatu dituzte gainezkatze horien balizko eraginak gutxitzeko neurriak:
- Real Union ibilbideko bidegorriaren inguruan, ura sar daitekeen eremuetan lurreko zakuak jarriko dira gaur, hilak 8.
- Real Union ibilbideko eta Pierre Lhande ibilbideko bidegorrien itxiko dute, itsasgoraren ordutegietan. (Igandean, 04:26ean eta 16:51ean)
- Uhateak Behobia inguruan kokatuko dituzte.
Era berean, Udaltzaingoa eta Babes Zibila marea horien bilakaerari adi egongo dira, eta azaldu dute beharrezko neurriak hartuko dituztela ibaiak gainezka egitearen ondorioz sor daitezkeen gorabeherak prebenitzeko eta murrizteko.