Irungo emakume eskulturek ez dutela izenik salatu du Artiako Lagunak-ek
Emakumeen eskulturak izenik gabekoak izateak, historian eta hiriko paisaian "hutsunea" uzten duela salatu dute.
Emakumeen Eguna da gaur eta Artiako Lagunak taldeak testuinguru horretan salatu du Irungo emakume eskulturek ez dutela izenik, anonimoak direla. “Historian eta gure hiri eta herrietako paisaian, hutsunea uzten du”.
Besteak beste, hainbat eskulturen ereduak jarri dituzte, eta eskultura horien izenak, Kantinera, Baserritarra eta Sirenak dira. Lehena, Eskoleta karrikan dago, bigarrena, Urdanibia plazan eta aipaturiko azkena Aduana kalean.