Azken Portuko igerilekua itxita egongo da bihar
Waterpolo partida batengatik erabiltzaileek ezingo dute igeri egitera joan bihar Azken Portura, 15:00etatik 22:00etara.
Irungo Udaleko Kirol Arloak jakinarazi duenez, bihar Waterpoloko partida bat eta Igeriketa Txapelketa bat jokatuko dira, eta Azken Portuko igerilekuak itxiko dituzte hartara, 15:00etatik 22:00etara.