Aste santurako GazteTek teknologia berriztagarren inguruko tailerrak antolatu dituzte
Hondarribian erroldaturik dauden 8-13 urte bitarteko gazteei zuzendurik dauden tailerrak dira. Izan ematea zabalik dago eta igandean itxiko dute.
Aste santuan GazteTek ekimenean parte hartzeko izen ematea zabaldu dute. Bi tailer egingo dituzte: Zaindu dezagun ingurumena eta Smart Life, Smart Home. Horietan 8-13 urte bitarteko gazteek parte hartuko dute, guztiak nahastuta. Adin desberdinetako ume eta gazteak nahasturik sortutako ikaskuntza taldeak sortzerakoan, “gaiak sakonago ulertzeko, informazio autonomoki antolatzeko, autoestimua lantzeko eta erabakiak hartzeko gaitasuna errazten die”.
Hondarribian eroldaturik dauden adin gabekoei zuzendurik dauden tailerrak dira, parte hartzaile bakoitzak tailer bakarrean parte hartu ahal izango du. Izen ematea hurrenkeraren arabera egingo da, beti ere parekidetasuna lehenetsiz. Parte hartzeko mezu elektroniko bat bidali beharko da. Adi! Parte hartzea lehenesteko mezuari erantzun egin beharko zaio. Amaitzeko, saioen lehen egunean adingabekoen arduradunek ikastaroaren lehen egunean bimena sinatuta eraman beharko dute. Paperak bertan izango dituzte ere eskuragarri. Doakoa da. Izena eman daiteke jada eta igandean itxiko dute.
Tailerrak
Lehen tailerra Zaindu dezagun ingurumena izango da. Hilaren 25etik 27ra bitarte gauzatuko da, Kultur Etxeko lehen solairuan (102 eta 103 geletan), 10:00etik 13:00etara. Erronka hondakinak biltzeko, birtziklatzeko eta C02a murrizteko teknologiak eta edateko ura hobeto aprobetxatzea izango da.
Bigarren tailerra Smart Life, Smart Home izango da. Apirilaren 2tik 5era bitarte gauzatuko da, Kultur Etxeko lehen solairuan (102 eta 103 geletan), 10:00etik 13:00etara. Erronka etxean eta hirian inguratzen gaituen teknologia ezagutzea izango da.
Informazio gehiago hurrengo estekan.