BATeko harrobia urrezko dominekin estreinatu da Valentzian
Valentziara joan dira BATeko 16 urtez azpikoak Espainiako Txapelketan lehiatzera; Donostian, berriz, Espainiako Master Txapelketan izan ziren.
Valentziara joan dira BATeko 16 urtez azpikoak Espainiako Txapelketan lehiatzera, Elene Salcedo, Hai Duong eta Unai Gonzalez, hain zuzen ere. Harrobiko gazteentzat esperientzia handia izan dela azaldu du taldeak.
Salcedo finalaurrekoetan aritu zen 60 metro hesietan kategorian. Kanporaketak ongi hasi zituen eta finalerako txartela lortu zuen bosgarren sailkatuz, 9,31 segundotan.Hurrengo goizean, Salcedo finalerdietan lehiatu zen eta denbora marka berdina errepikatuta, seigarren sailkatu zen.
Doung bosgarren izan zen 300 metrotako finalerdietan. Bere markarik hoberena 42, 34 segundo izan ziren eta bigarren aldiz korri egin zuenean, 43,16 segundoko marka egin zuen. Ez zen finalerako sailkatu baina denboraldi izugarria egin du pista estalian.
Gonzalezek lehen aldiz hartu zuen parte Espainiako Txapelketan 1000 metortan. Lehen saiakeran, hogeigarren sailkatu zen eta finalaurrekoetan hamabigarren 2:50,49 minuturekin.
Espainiako Master Txapelketa
Urrezko lau domina ekarri dituzte Donostian lehiatutako Espainiako Master Txapelketatik etxera. Emaitza oso onak lortu dituztela azaldu du BATek. Arantxa Ausan, Joseba Larzabal, Daniel Gonzalez eta Juana Usabarrena, Espainiako Txapeldun izendatu ziren.
Ausanek bi probatan hartu zuen parte eta 60 metro hesietan lortu zuen bere markarik hoberena. Urrezko domina, 9,82 segundoko markarekin eskuratu zuen.200 metrotan ere aritu zen eta seigarren postuan geratu zen 26,60 segundorekin.
Usabarrena pisu jaurtiketan aritu zen F75 pisuarekin eta 6,38 metro izan zen bere markarik hoberena. Bigarren sailkatu zen.
Larzabalek 3000 metrotan egin zuen lasterka eta urrezko domina jantzi zuen 8:38,12 minuturekin. Gonzalez ere garaile izan zen 800 metrotan 2:49,52 minuturekin.
Abel Castañaresen lana ere nabarmendu du BATek. 3000 metrotan aritu zen eta 11:31,45 minutu egin zituen. Azkenik, Victor Madejonek bi kategoriatan hartu zuen parte, eta 1500 metrotan 4:30,98 minutu egin zituen hamabigarren postua bereganatuz. 3000 metortan 9:36,05 minutu egin zituen eta hamargarren sailkatu zen.