1936-2023 urte bitarteko historia ezagutzeko jardunaldiak
Pedro Barrusok eta Joserra Enparanek gidatuko dituzte saioak, batak euskaraz eta besteak gazteleraz. Mahai ingurua hilaren 15ean egingo da, Arma Plazan. Bisita gidatuak, berriz, hilaren 16an izango dira.
Ezagutu zure hiria egitasmoaren baitan ‘Memoria frankistatik memoria demokratikora. Hondarribia 1936-2023’ deituriko mahai ingurua eta bisita gidatua antolatu ditu Arma Plaza Fundazioak.
Memoria demokratikoaren ikuspuntutik egingo den gerturatzea da, denbora tarte horretako gertakizunak argitzea xede duena. Horretarako bi ekintza gauzatuko dira. Lehenik, mahai inguruaegingo dute. Hilaren 15ean izango da, ostirala. 19:00etan Arma Plazan bertan bilduko dira. Mahai ingurua euskaraz zein gaztelaniaz egingo dute eta sarrera librea da plazak bete arte.
Hurrengo egunean, hilak 16, bisita gidatuen txanda izango da. Bisita euskaraz egin nahi duenak 11:30etan Arma Plazan egingo dute hitzordua eta Joserra Enparanek gidatuko du. Gaztelerazko bisita, berriz, Pedro Barrusoren esku egongo da. 11:30etan Damarri kaleko 2.ean, Mouriscot etxea (Batzoki Jatetxearen parean) izango da abiapuntua. Biak ala biak ordubeteko iraupena izango dute.
Izen emateak online edota 943 64 46 23 zenbakira deituta.