Europara iristen diren errefuxiatuei laguntzeko janari bilketa egingo dute Talaia Eskolan
Zaporeak elkartearentzako janari bilketa egiteaz gain, errefuxiatuen inguruko erakusketa antolatu du Talaia eskolak. Horiek guztiak, datorren astean izango dira.
Zaporeak elkartea Europara iristen diren errefuxiatuei janari duina eskaintzen dien irabazi asmorik gabeko elkartea da eta Hondarribiko zein Irungo eskola gehienek elkartera bideratzeko janari bilketa martxan jarriko dute. Hilaren 13etik 15era bitarte, hiru egunez, eskolan bertan egingo dute bilketa. Besteak beste, arroza, lekaleak (lehorrak), olioa, pasta, espezieak, tomate frijitua edo birrindua eta arrain kontserbak jasoko dituzte.
Talaia eskolan adibidez, zenbait sentsibilizazio eta jarduera saio egin dituzte, eta bertan landutakoak erakusketara eramango dituzte datorren hilaren 12tik 17ra bitarte. Horiek Arma Plazan egongo dira ikusgai.