Amua Musika-Film Zikloaren bigarren edizioa, munduan zeharreko bidaia
Ostiralean hasiko da Musika-Film Zikloaren bigarren edizioa eta ekainera bitarte iraungo du.
Amua Festibalaren lehenengo edizioak izandako arrakastaren ondoren, bigarren ediziorako indarberrituta etorri da musika-film zikloa. Edizio honetan muduan zehar bidaiatuko dute bertaratzen direnek. La Singla, Semilla del son, Little richard. I’m everything; eta Rao. El pulso de la calle film dokumentalak proiektatuko dituzte.
Ostiralean, hilak 8an, hasi eta ekainera bitarte iraungo du Amua festibalak.
Egitaraua
Martxoak 8an bertan arratsaldeko 20:00etan eskainiko dute Paloma Zapataren La Singla (1995), Itsas Etxea Auditoriumean. Sarrera 3 euroan, Arma Plazan edo Kutxabank-en.
Apirilaren 19an Juanma Villar Betancourt-en Semilla del son (1999) filma eskainiko dute Itsas Etxea Auditoriumean, 20:00etan. Sarrera 3 euroan, Arma Plazan edo Kutxabank-en.
Maiatzaren 10ean Lisa Cortes-en Little richard. I’m everything. (1998) filma izango da ikusgai Itsas Etxea Auditoriumean, 20:00etan. Sarrera 3 euroan, Arma Plazan edo Kutxabank-en.
Azkenik, ekainaren 7an Susan Shaw Rao. El pulso de la calle. (1957) filmarekin amaituko dute zikloa. Filma Itsas Etxean ezarriko dute, 20:00etan. Azken honetan sarrera librea izango da, eserlekuak bete arte.