Kolonbiako Sin Pudor taldeak 'Musika, espazioak deseraikitzeko' hitzaldia eskainiko du Lakaxitan
'Musika, espazioak deseraikitzeko. Emakume disidenteak, punk eta parte hartze politikoa' hitzaldia eskainiko du Jessica Morales abeslariak. Hitzordua, Lakaxitan da 19:30ean eta ondoren kontzertuaren txanda izango da.
Hilabeteak dira Lakaxita espazio autogestionatua prozesu batean murgilduta dabilena zeinetan espazio seguru bat eraikitzeko bidea izatea nahi duten. Beraien azken publikazioetan ageri da Espazio Segurua Eraikitzen leloa.
Bide horretan, Sin Pudor talde kolonbiarra gonbidatu dute gaztetxera eta Musika, espazioak deseraikitzeko. Emakume disidenteak, punk eta parte hartze politikoa hitzaldia eskainiko du taldeko Jessica Morales abeslariak. Hitzordua ostegun honetan da, 19:30ean, eta ondoren, kontzertua eskainiko dute.
Sin Pudor
Sin Pudor Bogota hiriko trash punk taldea da. Soinu sendoa, riff azkarrak, ahots urratuak eta energiaz beteriko zuzenekoa eskaintzen dute.
2005ean taldea osatu ondoren, Mexiko, Ekuador, Estatu Batuak eta beraien sorterria, Kolonbia, ongi ezagutzen dituzte, eta orain Europan ikusteko aukera izango da.
Emakumearen irudi estereotipatu eta sexualizatuarekin hausten dutela iragarri du Lakaxitak, eta konpromiso politiko argia dute kuir eta disidentzia sexualekin, ez-binariotasunarekin, eta heteronorma patriarkaleren aurkako borrokarekin.