Mattin Sorzabalbere omendu du Korrika kulturalak
Irungo Korrikatan aritu da lanean Sorzabalbere eta eskerrak emateko omenaldia egin zioten atzo Dunboa ikastetxean.
Erromeria ibiltaria egin zen atzo Irunen, Korrika kulturalaren barruan. Hasierako ibilbidea laburtu egin behar izan bazuten ere, eta Moskutik Dunboara joan baziren ere, jende andana bertaratu zen Irungo kaleetan kantatzera eta dantzatzera.
Dunboa HLHI ikastetxean bukatu zen erromeria, eta bertan, Irungo AEK-ko Beñat Alzagak hitza hartu eta Mattin Sorzabalbere omenduko zutela azaldu zuen, Irungo Korrikatan egindako ekarpenagatik.
Omentzen aritu ziren erromeria egiten aritu ziren berberak: Meakako Adixkideak; Txorimaloak taldea; Kemen Dantza Taldea; Eraiki Dantza Taldea; Meaka Dantza Taldea; Landetxa, Elatzeta eta Lagun artean elkarteak; Atzokoak, Narbartenea eta Ametsa abesbatzak; EKT eta Maite Mutxiko taldea.