Hondarribiko Olinpiaden argazki erakusketa zabaldu dute
Komite Olinpikoak eta Basque Tabernak elkarlanean antolatu duten erakusketa da. Hiru belaunaldiren argazkiak Basque-n ikus daitezke.
Olinpiadak antolatu dituzten hiru belaunaldi ezberdinetako argazkiak jaso, eta horiekin, argazki erakusketa zabaldu dute Komite Olinpikoak eta Basque tabernak, elkarlanean. Guztira 18 argazki dira, 1986-1996ko, 2014-2017ko eta egungo belaunaldikoak. Argazkiak bi hilabetero berrituko dituzte eta erakusketa ekainera arte egongo da ikusgai Basque-n bertan. Antolatzaileek argazkiez gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak.