Jaizkibel Konpainiak elkarretaratzea deitu du martxoaren 7rako
Hondarribiko Udaletxearen parean izango da elkarretaratzea, 19:00etan. Jaiak berdintasunean ospatu nahi dituztela berretsiko dute.
Jaizkibel konpainiak elkarretaratzea deitu du martxoaren 7rako. “Badakigu urteko egun guztiak behar dutela izan martxoaren 8a”. Hori kontuan izanda egin dute Hondarribiko Udaletxe parean biltzeko deia.
Arratsaldeko 19:00etan bilduko dira eta 15 minutuko elkarretaratzea egingo dute. Jaiak berdintasunean ospatu nahi dituztela berretsiko dute bertan.