Inauterietarako herri bazkaria antolatu dute
Otsailaren 1ean jarriko dituzte salgai herri bazkarirako sarrerak. Ttopara kafetegian edo Etxeberria tabernan eros daitezke.
Otsailaren 10ean, inauterietako herri bazkaria egingo dute. Arma plazan izango da, bertan ezarriko duten karpa batean. Bertan bazkaldu nahi dutenek eguerdiko 14:30ak baino lehen bertaratu beharko dute, orduan hasiko baitira lehen platerak banatzen.
Guztira 220 pertsonentzako tokia egongo da eta sarrerak bihartik aurrera (otsailak 1) izango dira salgai Ttopara kafetegian eta Etxeberria tabernan. 10 euroko prezioan. Menu beganoa nahi duenak edo intolerantziaren bat dutenek sarrerak erosterakoan abisatu beharko dute.
Musika eskaintza oparoa
12:30etik aurrera 14:30ak arte Abiyuan Txarangak girotuko ditu Hondarribiko kaleak. Hala, Musika lagun dutela helduko dira bazkaltzera. Arratsaldean, Abiyuan-i Peña Poteo batuko zaio eta elkarrekin Alde Zaharra dantzan jarriko dute.
Eguna amaitzeko DJ Viv musika jartzailearen kontzertua egongo da karpan bertan, gaueko 22:30etik aurrera.