Haurrak Parkean eta Familia Ola, otsailean ere martxan
Familietan euskararen erabilera normalizatzeko eta kalean euskararen erabilera normalizatzeko planen hil honetako egitaraua argitaratu dute.
Familietan euskararen erabilera normalizatzeko Familia Ola programaren otsaileko egitaraua argitaratu du udalak. Familia euskaldunei edo euskararen erabilera sustatu nahi dutenei zuzendutako aisialdirako jarduerak eskaintzen ditu Familia Olak; Haurrak Parkean-ek, berriz, parkeetan eta kalean euskararen erabilera areagotzea da.
Proposamenen batean parte hartu nahi duten familiek otsailaren 9ra arte eman ahalko dute izena, udalaren orrialdearen bidez. Parte hartzeko eskakizun hauetako bat bete beharko dute: Irunen erroldatuta egotea edo, bestela, haurrak Irungo ikastetxe batean matrikulatuta egotea.
Familia Ola egitaraua:
- Sukaldaritza tailerra
- Egunak: Otsailaren 27a eta 29a
- Ordua: 17:30-19:00
- Laburpena: Tailerrean parte hartzen duten familiek merienda goxo eta osasungarri bat prestatzen ikasiko dute, gustu fin-fina dutenak ere txoratuko dituena.
- Irteera Larreta baserrira
- Eguna: Martxoaren 2a
- Laburpena: Orendainen dago Larreta baserria, Gipuzkoan, eta bisitan parte hartzen dutenek euskal baserri giroa eta baserritar lana ezagutuko dituzte. Gainera, baserritarrekin batera, esnekiak egiten ikasiko dute, hala nola gazta.
- Ipuin kontaketa
- Egunak: Martxoaren 5a eta 7a
- Ordua: 17:30-19:00
- Laburpena: Irakurzaletasuna sustatzeaz gain, ipuin kontalarien saioetan, haurrek zein helduek beren irudimen eta sormena garatu ahalko dituzte.
Haurrak Parkean egitaraua:
- Zabu zibu
- Ordutegia: 17: 00-18:00.
- 3-5 urte bitarteko haurrak dituzten familientzat.
- Helburua euskaraz jolasteko tresnak eskaintzea denez, beharrezkoa da haurrak heldu batekin joatea eta jolastea.
- Txirrintxon
- Ordutegia: 18: 00-19:00
- 6-9 urte bitarteko haurrentzat.
- Otsailaren 28an eta martxoaren 6, 13 eta 20an (asteazkenero).
- Nagore Laffage parkea, Palmera Monteron (euria egiten badu, Toki Alai, Alzukaitz kalean).
- Parchis parkea (Olaketa kalea).
- Martxoak 1, 8, 15 eta 22 (ostiralero)
- Arbiun plazatxoko frontoi estalian (Katea).
- San Juan plaza (udaletxeko arkupeetan euria egiten badu).