Aireportu txikientzako pizgarriak banatuko ditu AENAk
Iaz bidaiari errekorra izan zen Donostiako Aireportuan eta 2024 urtean errekorrak hausten jarraitzea aurreikusi du AENAk.
2023an 3 milioi baino bidaiari gutxiago izan zituzten 32 aireportu eta heliportuei pizgarriak emango dizkiela iragarri du AENAk. Donostiako Aireportua, beraz, pizgarri horien onuradun izango da. Helburua aireportu txiki horietan aktibitatea handitzen jarraitzen dutela bermatzea da.
Iaz bidaiari errekorra izan zen Donostiako Aireportuan, eta 2024 urterako errekorrak hausten jarraitzea aurreikusi du enpresak. Haatik, helmuga berriak eskaintzeagatik hobariak jasoko dituzte 2027 urteko martxora arte.
Aireportuez gain, azpiegitura txikietan aritzen diren airelineek ere pizgarriak izango dituztela azaldu dute. Batetik, hiru urtez bidaiari bakoitzeko ordaindu beharreko tarifak ordaintzeaz salbu geratuko dira. Eta bestetik, hobariak jasoko dituzte Balearretako, Kanaria uharteetako, Ceuta edo Melillako aireportuetara behe denboraldian hegaldiak eskaintzeagatik.