Gizarte laguntza guztiak gida batean, Erletxeren eskutik
Dagoeneko eskura daiteke digitalki gida. Bestalde, lokala lekualdatu behar izan dute behin behingoz Larreaundi-Olaberria auzo elkartean.
Erletxek prestazioen eta gizarte zerbitzuan biltzen dituen gida idazten aritu da Espainiako estatuko beste eragileekin. Dagoeneko eskuragarri dago Erletxeren webgunean eta laster Bidasoan aurkezteko agerraldia egingo dutela aurreratu dute.
Urtez urte gida idazten aritu dira eta bertan euskal erakundeek eskaintzen dituzten laguntzak jasotzeko baldintzak eta diru zenbatekoak jaso dituzte. Dena den, 2020an Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrera martxan jarri zuten eta Erletxek salatu du gutxieneko diru-sartze horretara pertsona gutxik dutela sarbidea, “eskubideen baldintza murriztaileengatik, pobretze-egoerak ia arintzen ez dituzten gutxieneko kopuruekin, eta, azkenik, 3 urteko funtzionamenduaren ondoren, hainbat arazo sortu dira eskaera egin dutenen eta hartzaileen artean bidegabeko kobrantzak sortzeagatik eskaerak onartzea lortu zutenen artean”.
Bulego aldaketa
Erletxearekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik, bere bulegoa Kale Nagusitik Larreaundi-Olaberria auzo elkartean lekualdatu da, Irungo Iñigo de Loiola kaleko 9-11 zenbakian. Ordutegia, astelehenero 12:00etatik 13:00etara.
Bulego honetan, besteak beste, gizarte-laguntza eta prestazioen berri ematen dute, bai eta Diru-sarrerak Bermatzeko Errentarekin edo Gizarte Larrialdietarako Laguntzekin zerikusia duten gai guztien berri ere.