Ekofeminismoaz hausnartzera, bor bor plazan
Hausnarketarako plaza kolektiboak hurrengo hitzordua finkatu du hilaren 31n, Erdiguneko auzo elkartean. Ara! Gorputzek gidatuko du hurrengo saioa.
Bor bor hausnarketarako plaza kolektiboa plazak datorren gaiaren berri eman du: ekofeminismoa. Bizitza jasangarriak planeta jasangarrian. Urtarrilaren 31n izango da, Erdialdeko auzo elkartean, 18:00etan.
Ara! Gorputzeko kideek gidatuko dute saioa eta eskatu dute bertaratu aurretik honako dokumentu hau irakurtzea, edo bederen, kuxkuxeatzea. Elkar topatzea desio dutela adierazi dute Ara! Gorputzekoek: “Elkarrekin senti-pentsatzeko denborak hartzea, bizitza xamur batzuen eraikuntzarako ezinbestekoa baita”.