Kattu Susperregiren salbuespena
Salbuespen politiken kontra, salbuespena egin eta Kattu Susperregi Baldin Badako kideak Hazian abestu zuen larunbateko Etxera egunean.
Iragan larunbatean Etxera eguna antolatu zuen Sarek, eta gau aldean, katuak isilpean aritzen diren bezala, Kattu Susperregi Baldin Bada taldeko kideak Protokadaverrekin abestu zuen Hazian. Ez zegoen iragarrita eta sorpresa handia izan zen auzotarrentzat, baita nostalgikoa ere Mosku abestia abesten berriro egotea.
28 urte pasa dira Baldin Badak oholtzak utzi zituenetik eta euskal errepresaliatuen salbuespen politiken kontra, salbuespena egin eta Kattu Susperregi Baldin Badako kideak.