Denboraldiko lehen jaitsiera, Portugaleten
Hondarribia Arraun Elkarteko B ontzia izan zen elkarteko ordezkari bakarra. Gainontzeko ontziak Kaikuk antolaturiko test estropadan izango dira datorren asteburuan.
Iragan asteburuan denboraldiko lehen jaitsiera antolatu zen, Portugaleten, San Nikolas XII. Traineru jaitsiera – Luisfer I. memoriala. Igandean izan zen hori, goiz-eguerdi partean. Hondarribia Arraun Elkarteko B ontzia izan zen elkarteko ordezkari bakarra. Gainontzeko ontziak Kaikuk antolaturiko test estropadan izango dira datorren asteburuan.
11:30ean hasi zen jaitsiera. Hondarribiarrak 12:11ean irten ziren, Deustu A traineruaren atzetik. 5.500 metroko lana burutu behar izan zuten. Ibaiak korronte handia zuen eta hainbatek ez zuten estatxa hartzeko betarik izan. Haizeak ere gauzak zaildu zizkien arraunlariei, estropadako azken minutuetan batik bat. Erandiotik irten zubi zintzilikariaren parean amaitu zuten ibilbidea.
Urteko lehen test estropadan sentsazio onak izan zituzten B ontziko arraunlariek; 18:27,10 -ko denborarekin 19. izan ziren. Jaitsiera hurrengo estekan ikus daiteke.