BATek hamabi domina lortu ditu Gipuzkoako Txapelketan
Klub bidasoarreko kideak fin ibili dira Anoetan lehiatutako txapelketan. Horrez gain, BATeko zortzi atleta Espainiako Kros Txapelketan izan dira Getafen (Madril).
Asteburu bizia eta oparoa izan da Bidasoa Atletiko Taldearentzat (BAT). BATeko kideak Gipuzkoako Txapelketa absolutuan eta Espainiako Kros Txapelketan lehiatu dira, eta emaitza esanguratsuak lortu dituzte.
Gipuzkoako Txapelketa Anoetako belodromoan lehiatu da, eta emaitza bikainak erdietsi dituzte klub bidasoarreko atletek. Orotara, hamabi dominarekin itzuli dira etxera BATeko partaideak; urrezko lau, zilarrezko bost eta brontzezko hiru lortuta.
Urrezko dominak:
- Mario Estanga (Pertika): 4,60m, denboraldiko marka onena lortuta.
- Ander Anglada (800m): 01:55,25.
- Joseba Larzabal (3.000m): 08:37,85.
- Naia Llorente (Altuera jauzia): 1,62m.
Zilarrezko dominak:
- Alazne Garrido (400m): 56,62.
- Irati Erro (1.500m): 05:01,30.
- Elaia Tapia (Luzera jauzia): 5,26m.
- Leire Martiarena (200m): 25,61, betiko marka onena lortuta.
- Aitor Fernandez (60m hesiak): 09,00.
Brontzezko dominak:
- Ioritz Labandibar (400m): 51,05.
- Luken Aizpurua (Luzera jauzia): 6,49m.
- Mikel Agirrebeña (3.000m): 08:54,61.
Espainiako Kros Txapelketa
Federazio Autonomikoen arteko Espainiako Kros Txapelketa Getafen (Madril) lehiatu da, BATeko zortzi kideren parte hartzearekin.
Urko Ibarguren eta Unai Gonzalez 16 urtez azpiko Euskal Selekzioarekin izan dira. Gonzalez 48. izan da (15:06) eta Ibarguren, 51. (15:08). 16 urtez azpiko Euskal Selekzioa bederatzigarren postuan sailkatu da.
20 urtez azpiko taldean, BATeko lau atletek ordezkatu dute Euskal Selekzioa; Iker Ibarguenek, Mikel Aramendik eta Ander Aramendik gizonetan, eta Lorea Cabezonek emakumetan. Ander Aramendi 37. izan da (20:44), Ibarguen 46. (20:50) eta Mikel Aramendi 48. (20:54). Cabezon, aldiz, 50. izan da emakumeen proban (26:18). Gizonen 20 urtez azpiko taldea zortzigarren izan da sailkapen orokorrean, eta emakumeena, hamargarren.
23 urtez azpiko taldeari dagokionez, BATeko Sara Mancisidor aritu da Getafen. 41. postuan sailkatu da bere proban (44:45), eta emakumeen Euskal Selekzioa zazpigarren postuan sailkatu da.
Azkenik, Elena Martin Aragoiko Selekzioarekin lehiatu da Getafen. Errelebo mistoetan aritu da, eta Argoiko Selekzioa bosgarren postuan sailkatu da.