Zeramikakako hiru tailer ikasturteari ekiteko
Hastapeneko ikastaro bat, Nerageko klase magistral bat, eta raku masterclass bat eskainiko dituzte udal zeramika tailerrean.
Otsail eta martxoan hiru tailer egingo dira Irungo udal zeramika lantegia: hastapeneko ikastaro bat, Nerageko klase magistral bat, eta raku masterclass bat. Hiru ikastaroen kasuan prezioa 40,80 eurokoa da eta behar den materiala barnebiltzen du.
Ikastaroak ostiraletan izango dira, 09:00etatik 17:00etara, bazkaltzeko geldialdi bat eginda, udalaren zeramika tailerrean, Pikoketa kaleko 9-beheko solairuan. Egoitza elektronikoaren bidez emango da izena. Tailerrean izena emateko azken eguna, tailerra hasi baino bi egun lehenago da. Informazio gehiago 617 479 021 telefonoan.
Hastapeneko ikastaroa
Inoiz buztina eraldatzearen munduan ibili ez direnentzako tailerra da hastapenekoa. Ikastaroa otsailaren 2an izango da, ostiralarekin, eta urtarrilaren 31ra arte izena eman ahal izango da. Ikastaro horretan, parte-hartzaileek mahaian pieza bat sortzeko hiru teknika ikasiko dituzte: txurroak, atximurka eta plakak.
Buztina tenperatura baxuan laberatzekoa izango da eta piezak lehortuta eta irakasleak esmaltatuta daudenean, ikasleei abisatuko zaie piezak jasotzera joan daitezkeela.
Neriage ikastaroa
Neriage teknikaren bidez, kolore desberdineko buztinak nahasten dira, eta, horrela, inolako dekoraziorik behar ez duten piezak lortzen dira. Nahasketa horrek aukera, motibo abstraktu eta kolore ugari eskaintzen ditu. Plaka eta txurroen bidez egingo dira piezak.
Ikastaroa otsailaren 23an izango da, ostirala, eta otsailaren 21era arte izena eman ahal izango da. Klase magistrala amaitutakoan, piezak lehortu egin behar dira, eta, ondoren, irakasleak egosi eta esmaltatu egingo ditu. Aste batzuen ondoren, ikasleei abisatuko zaie piezak jasotzera etor daitezkeela.
Raku ikastaroa
Japoniarraren antzinako zeramika teknika bat da rakua, eta tearentzako chawan delako katilua bat esmaltatuko dute. Katilu hori bizkotxatua emango du tailerrak berak. Esmalteak ikasleak formulatu, pisatu eta aplikatuko ditu eta azaldu dute hori dela rakuren interesgarriena.
Ikastaroa martxoaren 22an izango da eta martxoaren 20ra arte izena eman ahal izango da. Masterclassa amaitzen denean, ikasleek pieza egun horretan bertan eraman ahal izango dute etxera.