Eñaut Elorrieta Hondarribian izango da larunbatean
'Fantasia' deitzen da abeslariak kaleratu duen azken lana. Itsas Etxean egingo du aurkezpena, 20:00etan.
Larunbat honetan aurkeztuko du Eñaut Elorrietak haren azken lana. ‘Fantasia’ deituriko albumak 10 abesti biltzen ditu.
Azken bi urtetan abestiak sortzen buru-belarri aritu da Elorrieta, eta Aitor Etxebarria produktorearekin batera, abeslariaren esentzia biltzen duen lana kaleratu dute, maitasuna ardatz duten abesti “soil, bare eta ederrez” osatutakoa.
Abesti propioak idazteaz gain, Uxue Alberdi, Iñigo Astiz, Jose Luis Otamendi edo Itziar Ugarte, Amaia Lasa idazleen letrak musikatu ditu ere. Etxeberriaz gain, bidelagun izan ditu Eider Corral eta Uxue Alberdi. Corral arte eta irudi zuzendari gisa aritu da, Alberdi, berriz, edizio literarioaren arduraduna izan da.
Kontzertua arratsaldeko 20:00etan izango da eta sarrerak salgai daude, 10 eroan. Online, Arma Plazan edo lehiatilan (2 ordu lehenago) eros daitezke.