Eruak Heldu Ttuk mendi proban, garaile
Hondarribiko Olinpiaden hirugarren proba izan zuten hilaren 21ean. Higer itsasargitik irten eta Guadalupen amaitu zuten. Ikus argazkiak.
Hilaren 21ean goiz-goiz bildu ziren Hondarribiko Olinpiadetan parte hartzen ari diren 31 taldeak Higer itsasargian. Bertan, hirugarren probaren antolatzaileek, mendian aurkitu zitzaketen gauzen zerrendak eman zizkieten taldeei. Zerrenda eskuan irten ziren parte hartzaileak Higer itsasargitik, eta horiek bilatu nahian, Guadalupera heldu ziren. Hurrenkeraren arabera mapa bat eta iparrorratz bana eman zizkieten taldeei. Elementu horiekin puntu zehatz bat aurkitu behar izan zuten. Eruak Heldu Ttuk taldea izan zen proba burutzen lehena eta beraz irabazlea.
Hona hemen Komite Olinpikoak asteburuan bildutako argazki sorta:
Eruak Heldu Ttuk
Kanpotar Harrotuak
Atletik Klub Txiplau
Hori itzasua
Txikhotia
Arroja
Esekitokiak
Ixkirak
Xibaritak
Durum mixtua
Amonan Xalda Berua
Fundamentu eskaxa
Faki ta Faki
Mixikuak
Txetuak
Erdi fanak
Barriotxinokuak
Taketeko
Tximista
Xerinkeneko erliak
Berberiñak
Jubiletak
Hau komeriya
Perretxeko
Kaizaharrian kixkaliyak
Josu belea Makil Idorrian
Goiz oilandak
Tentetapotente
Etxekois
Ur karruxa
Kostata lanperna