Energia eskuragarria eta ez kutsatzailea landuko dute Irungo ikasleek
Agenda 30 programaren barruko zazpigarren atala aztertuko dute Irungo ikastetxeetako ikasleek.
Irungo ikastetxeetako ikasleak Nazio Batuek ezarritako Garapen Jasangarrirako Helburuetako zazpigarrena aztertzen hasiko dira. Zehazki, energia eskuragarriari eta ez kutsatzaileari buruzkoa da atal hau eta horretarako esku-hartze plan bat diseinatu eta garatuko dute saretuta. Agenda 30en parte da.
Udal foro baten ostean, Irungo ikasleek bi ekintza aukeratu zituzten zazpigarren atalari begira. Alde batetik, herritarrei energia aurkezteko neurriak ezagutarazteko komunikazio kanpaina bat egingo dute, eta, bestetik, tokiko produktuen kontsumoa bultzatuko dute.
Garatzen ari diren esku hartzeko planaren urratsak honako hauek dira: plangintza, garapena, komunikazioa eta ebaluazioa. Prozesu hau aurrera eramateko, ikasleek modu aktiboan eta sarean lan egiten dute. Geroago, udaberrian, ikasleak Eskola Arteko foroan bilduko dira egindako lana aztertzeko eta partekatzeko. Azkenik, foroan egindako lana aurkeztuko diete udal ordezkariei.