Segurtasun pilonak jartzeko, trafiko aldaketak Urdanibia plazan
Uranzu eta Korrikoitz kale arteko bidegurutzean izango du eragin nabarmena. Aste honetan eta hurrengoan arituko dira obrekin.
Bi astez arituko dira Urdanibia plazaren bueltan segurtasun pilona berriak jartzen eta lanek eragina izango dute trafikoan. Aste honetan, Uranzu eta Korrikoitz kale arteko bidegurutzean arituko dira eta zirkulazioa eten egin beharko dute zati batean. Hala, Uranzu kaletik ezingo da Urdanibia plazara sartu, Korrokoitzetik egin beharko da.
Lan horiek Korrokoitz kalean bertan egingo dituzte datorren astean, Urdanibia plazarekiko bidegurutzean. Ordurako, Uranzu kaletik eta Uztapide Bertsolaria kaletik ibili ahal izango da. Bi kasuetan, ibilgailuek Ama Xantalen karrikatik sartu beharko dute Urdanibia plazara.