Saharara eramateko elikagaien bilketa Bidasoan
Irun eta Hondarribiko hainbat eskoletan martxan dago elikagai bilketa, ostiral arte. Bestalde, udarara begirako harrera familien kanpaina ere abian da.
Elikagaien karabana Saharako euskal karabana: itxaropen bat elikatzen du antolatu du beste urte batez Saharako Lagunen Euskal Elkarteen Federazioak eta Txingudi Sahararekin Tadamum elkarteak bat egin du. Tindufeko (Aljeria) errefuxiatu sahararren kanpamenduetara eramango dute bildutakoa. Bertan 48 urte daramate bizitzen deus gabe basamortuan, eta, egun, 165.000 pertsona bizi dira, gehienak emakumeak eta haurrak direlarik.
Udara guztietan, gainera, 9 eta 12 urte bitarteko haurrak Euskal Herrira etortzen dira eta Tadamum elkarteak adierazi du dagoeneko irekita dagoela harrera familia gisa izen emateko epea. Horretarako Miren Olaskoaga elkarteko kidearekin jarri behar da harremanetan 628 569 463 telefonora deituta. Informazioa eska daiteke ere Irungo Udaleko Gizarte Ongizatera deituta.
Familien falta dutela adierazi du Olaskoagak, eta ez da deus berria. Egun, Irunen bi familiak hartzen dute parte eta hiru haur etortzen dira. Hondarribian, berriz, hiru familia dira harrera famili eta lau haur jasotzen dituzte. “Zure alabek beraiena ez den beste bizitza errealitate bat ezagutu eta balioestea” nahi dutenei egin diete dei.
Bilketa lekuak
Elikagaien bilketa leku ezberdinetan egingo da eta data ezberdinak zabaldu dituzte. Kasu guztietan atuna, sardinak, pasta, arroza, azukrea, lekaleak eta konpresak biltzen arituko dira. Tadamum elkarteak elikagaien bilketarako boluntarioak galdegin ditu.
- Irun eta Hondarribiko hainbat eskoletan dagoeneko martxan dago ostiral hontara arte (hilak 26): Hondarribiko Talaia Bordari, Satarka eta Biteri eskolak, Irungo Bidasoa institutuan, Txingudi ikastolan eta Elatzetan.
- Supermerkatuetan hilaren 26ean, 17:00etatik itxi arte eta hilaren 27an, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etara.
- Hondarribia
- Eroski: Alameda eta Santiago kalea.
- BM: Muliate eta Zezen plaza.
- Irun
- Super Amara (Iparralde hiribidea).
- Lidl (Letxunborro hiribidea).
- Eroski Pinudia eta Juan Arana.
- BM: Anaka, Antzaran, Lapitze, Palmera Montero, San Migel, Serapio Mujika eta Mendibil merkatalgunea.
- Hondarribia