Lehen sorospenetako ikastaroa otsailaren 5ean hasiko da
DYA Gipuzkoak abiatuko du ikastaroa, Hondarribian duen ordezkaritzan. Otsailaren 5etik 16ra izango da, astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 21:00etara.
Otsailaren 5ean Hondarribian Sorosle eta Lehen Sorospenetako ikastaroa abiatuko du DYA Gipuzkoak. Ikastaroa otsailaren 16ra arte izango da, astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 21:00etara, Hondarribiko DYA Ordezkaritzan (Soroetagain kalea, 6/7). Matrikularen kostua 120 eurokoa da, ikastaroko txostena barne. Ikasle kopurua mugatua izango da, ikastaroaren “kalitatea” bermatzeko.
Ikastaroan aritzeko ez da beharrezkoa aurretiko ezagupenik izatea, eta egunerokotasunean aurki daitezkeen arrisku egoerei nola erantzun irakatsiko dela adierazi dute antolatzaileek; hala nola, bihotz eta birika suspertzea, zauriak, hausturak edota erredurak. Egoera horiek modu “eroso eta atseginean” erakusten direla jakinarazi dute, teorika eta praktika uztartuz.
Ikastaroa bukatuta, frogak gainditzen dituztenek DYA Gipuzkoaren Sorosle Titulua eskuratzeko aukera izango dute.
Izen-emateetarako edo informazio gehiagorako, DYAk 943 46 46 22 eta webgunea jarri ditu interesdunen eskura.