Emakume palestinarren eskutik, Palestinaren erresistentziaz
Alkarama, emakume palestinarren mugimenduak hitzaldia eskainiko du otsailaren 1ean Kabigorrin, 19:30ean.
Alkarama, emakume palestinarren mugimenduak hitzaldia antolatu du Palestinaren erresistentziaz aritzeko. Hitzordua otsailaren 1ean da Kabigorrin (Peña kalea), 19:30ean.
Alkarama, emakume palestinarren mugimendua, erakunde palestinarra, laikoa eta antikolonialista da. 2017an sortu zuten eta diasporan emakume palestinarren espazio berri bat sortzea da haien helburu nagusia.