Azken egunak Mintzalagunean izena emateko
Urtarrilaren 31an itxiko da izena emateko epea. Udalak Topagunea Euskaltzaleen Federazioarekin elkarlanean antolatzen duen egitasmoa da.
Udalak Topagunea Euskaltzaleen Federazioarekin elkarlanean antolatzen duen egitasmoa da Mintzalaguna.
Euskaraz giro atsegin eta entretenigarrian egiten jarraitzeko 2024rako hainbat ekintza osagarri prestatu dituzte: mendi irteera, talo egitea, mintzodromoa, sagardotegi eguna, irteera kulturalak…
Ekintzetan parte hartzeko hainbat modutan eman daiteke izena: Hondarribiko Udal Euskara Zerbitzuan (Pampinot kalea 12-14), helbide elektronikoan edota lotura honetan.
Informazio gehiago nahi izan ez gero hurrengo telefono zenbakietara deitu daiteke, 688 865 398 edo 943 111 224.