Inauterietako erakusleiho lehiaketaren izen ematea zabalik
Udalerria kolorez janzteko lehiaketa antolatu du udalak. Izen emate epea otsailaren 1ean itxiko da.
Hondarribiko Udaleko Turismo eta Merkataritza Departamentuak Hondarribiko 2024ko Inauterietako XIV. Erakusleio Lehiaketa antolatu du. Izen ematea zabalik egongo da otsailaren 1era arte.
Udalerria kolorez janzteko lehiaketa da. Parte hartzen duten establezimenduek otsailaren 8tik 12ra apaindu beharko dituzte beren erakusleihoak.
Epaimahaiak diseinua, sormena, irudi komertziala eta produktuaren aurkezpena izango ditu kontuan. Hiru sari egongo dira lehiak. Lehen saria 450 eurokoa da, bigarrena 300 eurokoa, eta hirugarrena 200 eurokoa. Oinarriak hemen.