Hezkuntza nordikoaren metodoak Hondarribira heldu dira
Egiluz Taldeak hiru urte daramatza Stockholmeko Tumbagymnasium ikastetxearekin lankidetzan. Hil honetan suediako bi irakasleren bisita jaso dute.
Egiluze Taldea hezkuntza proposamena “aberasteko” modu berriak bilatzen dihardu. Zentzu horretan, duela hiru urtetik Suediako Tumbagymnasium ikastetxearekin lankidetzan aritzen da. Taldeak azaldu duenez, Stockholmeko ikastetxea “ikuspegi berritzaile eta abangoardistagatik” da ezaguna.
Stockholmeko ikastetxearen hezkuntza metodoa oinarri hartuta, Folkeskola deituriko hezkuntza metodo propioa garatu du Egiluze Taldeak.
Aurten, ordea, pausu bat harago joan da elkarren arteko lankidetza. Urtarrilean suediako bi irakasle jaso ditu Hondarribiko Egiluze Ikastetxeak. Bertako irakasleekin esperientziak, lan metodoak eta dinamikak trukatu dituzte.
Linnea Harila Blomqvist eta Linnea Gorsson Astrand irakasleen ustez “ezinbestekoa da haurrei nork bere abiaduran ikasteko aukera emango dioten ikaskuntza inguruneak eskaintzea” eta argi dute “haur zoriontsuek hobeto eta gehiago” ikasten dutela.
Orain, metodologia pedagogiko berriak Euskadira zabaltzea espero du Egiluz Taldeak, duela 120 urte sortu zenetik “etengabeko hobekuntza eta aldaketa sozial eta teknologikoetara egokitzeko” hartu zuen konpromisoari jarraiki.