Martxoak 8 eguna iragartzeko kartel bila
2024ko Emakumeen Nazioarteko Egunerako kartel lehiaketa abiatu du Hondarribiko Udalak Emeki elkartearekin elkarlanean.
IV. kartel lehiaketa abian da. Hondarribiko Udalak Emeki elkartearekin elkarlanean antolaturiko lehiaketa da. 2024ko Emakumeen Nazioarteko Egun iragarriko duen kartela izango da.
Oinarriak:
Kartelak ‘2024ko Martxoaren 8a – Emakumeen Nazioarteko Eguna’ esaldia izan beharko du eta “argi eta garbi” ikusi beharko da, gainera. Kartelak hurrengo neurriak izan beharko ditu 47×32 zentimetro, bertikalean. Egile bakoitzak lan bakarra aurkeztu ahal izango du. Oinarriak osotasunean hemen kontsulta daitezke.
Kartelak BAZ bulegoan aurkeztuta edota posta elektroniko honetara bidaliz aurkeztu daitezke. Lehiaketara aurkezten diren lan guztiekin erakusketa bat egingo dute martxoaren 4tik 10era. Horiek Arma Plazan egongo dira ikusgai.