Martxoak 8 plazan zegoen komun publikoa lekualdatu dute
Bizilagunen kexa asko jaso ondoren, komunaren kokalekua aldatzeko erabakia hartu du udalak.
2023ko martxoan hasi ziren udalerrian zehar 10 komun publiko eraikitzeko lanak. Horietako bat Martxoak 8 plazan kokatu zuten. Bizilagunen kexa asko jaso ondoren, komunaren kokalekua aldatzeko erabakia hartu zuen udalak.
Martxoak 8 plazatik Sabin Arana kalera lekualdatu dute kabina autogarbigarria. Aste honetan egin dituzte leku aldaketarako beharrezkoak ziren lan guztiak; zoladura txikitu eta espazioa egokitzeko lanak egin dituzte.
Honakoa kokaleku estrategikoa dela gaineratu du udalak, “hiriko autobus geltoki nagusienaren ondoan komun publiko bat izateak erabilera asko handituko duela” uste baitute.