Euskadiko Kopan maila erakustera doa Anoetara BAT
Taldeen arteko lehia izango da. Emakumeak lehen postuari eusten saiatuko dira, eta gizonak sailkapenean gora egiten.
Euskadiko Kopan arituko dira lehian BATeko taldeak Anoetan datorren igande goizean (hilak 21). Iaz emaitza onak lortu zituzten eta aurten maila horri eusten saiatuko dira.
Emakumeen taldea lehen postu historikoa berresten ahaleginduko da. Joan den urtean lehen aldiz lortu zuten Euskadiko Kopa pista estalian eta, horregatik, bat zenbakia duen dortsalarekin irtengo dira. Honako hauek osatuko dute taldea:
- 60m: Laia Olaskoaga
- 200m: Irune Muguruza
- 400m: Alazne Garrido
- 800m: Izaskun Sanz
- 1500m: Irati Erro
- 3000m: Sara Mancisidor
- 60m hesiak: Malen Martinez
- Pisua: Marta Blanco
- Altuera: Naia Llorente
- Luzera: Victoria Briso
- Hirukoitza: Eider Zumeaga
- Pertika: Malen Orduña
- Errelebo 4x200m: Laia Olaskoaga, Alaine Agerralde, Leire Martiarena y Ana Gomez.
Gizonen taldea hirugarren izan zen aurreko urtean eta sailkapenean gora egitea da haien aurtengo helburu nagusia. Bi zenbakia duen dortsalekin irtengo dira eta joan den urteko taldearekin alderatuta, aurtengoa “indartsuagoa eta orekatuagoa” dela dio BATk. “Aurrean aurkari indartsuak izango dituzte baina iaz borrokan aritu ziren titulua lortzeko puntu erdira geratzeraino”.
Gizonen taldea honako hau izango da:
- 60m: Mikel Agirre
- 200m: Beñat Mikelarena
- 400m: Ioritz Labandibar
- 800m: Hugo Vazquez
- 1500m: Ander Aramendi
- 3000m: Aritz Leonet
- 60m hesiak: Adrian Mazo
- Pisua: Gonzalo Tamayo
- Altuera: Aritz Zuazo
- Luzera: Iker Arozena
- Hirukoitza: Juan Errandonea
- Pertika: Mario Estanga
MTX Storekin hitzarmena