Ezker Anitzak memoria historikoaren aurrekontua "drastikoki" murriztea salatu du
Memoria historikoaren teknikoa kentzea eta aurrekontua murriztea egotzi diote Irungo Udalari. Azken bi urtetako lana "arriskuan" jartzea salatu dute.
Memoria historikoaren aurrekontua “drastikoki” murriztea egotzi dio Ezker Anitzak Irungo Udalari eta Cristina Laborda alkateari. Gainera, iazko urritik memoria historikoan aditua den teknikoa kentzea eta berriro ere ez inor jartzea postu horretan. “Ez dute aurreikusi ezta ere 2024ko aurrekontuetan teknikoa kontratatzea” azaldu dute.
Santi Jimenez Ezker Anitzako bozeramaileak gogoratu du Elkarrekin Irunek jarri zuela departamentua martxan aurreko agintaldian, udal gobernuaren parte zirenean. “Benetan tamalgarria da Irungo Udalak ez aintzat hartzea azken urte hauetan egindako lana hiriko memoria historikoa berreskuratzearen eta balioan jartzearen alde” dio Jimenezek.
Memoria historikoa balioan jarri eta berreskuratzeko beharrezko baliabideak bideratu beharrean, 10.000 euroko dirulaguntza bat onartu izatea salatu dute. “Aurrekontu eta tekniko faltak arriskuan jartzen du orain arte egindako lan guztia, zailduz ere memoria historikoaren ikerketa, dokumentazioa eta zabaltze lanen jarraipena”.
Ulergaitzat jo du Jimenezek udalak lehenetsi izana beste gai batzuk, dirua inbertitu beharrean memoria babesten eta frankismoko biktimen erreparazio moralean. Ezker Anitzarentzat oinarrizkoa “gizarte justu eta demokratiko bat” eraikitzeko arreta jartzea memoria historikoari, eta errespeta ditzatela giza eskubideak eta senda dezala egindako mina”.
Alkateari eta udal gobernuari eskatu diote berriz pentsa dezatela hartutako erabakia eta zuzen dezatela beharrezko baliabideak bermatzeko memoria historikoa bulegoaren etorkizuna. “Erakuts dezatela egia, justizia eta erreparazioarekin duten konpromisoa. Ezin dugu utzi halako batean alde batera uztea orain arte egindako lana eta iraganeko injustiziarekin ez ikusiarena egitea”.