Bigarren eskualdaketako etxebizitzen itxarote zerrenda, zozketara
Otsailaren 9an egingo dute zozketa Udaletxeko Areto Nagusian. Izen emateak bi urtean behin berritu behar direla gogorarazi du udalak.
Otsailaren 9an zozketatuko dute bigarren eskualdaketako etxebizitzetara sartzeko itxarote zerrendaren ordena. Eguerdiko 13:00etan izango da, notario aurrean, Udaletxeko Areto Nagusian. Izen emateak bi urtean behin berritu behar direla gogorarazi du Udalak. Izapideak BAZen egin beharko dira urtarrilaren 31a baino lehen.
Familiako kide kopuruaren araberakoa izango da zozketa. Hala, bizikidetza-unitate mota bakoitzerako zerrenda bat osatuko dute.
Udalak argi utzi nahi izan du itxarote zerrenda ordena ezartzeko helburua izango duela zozketak, eta beraz, egun horretan ez direla etxebizitzak esleituko.